Usabal

Gaurkotasun Buletina 61Data: 15-06-2020





Usabalen bezala inon!

Usabalen bezala inon!

Bazkide estimatuak,

Usabal egokitu egin da covid 19ari aurre egiteko eta erabiltzaile guztion segurtasuna bermatzeko. Osasun sailako arduradunekin elkarlanean, eskakizun guztiak betetzea lortu dugu eta ez hori bakarrik, usabalen, erabilera publikoa duten beste edozein gune baino segurtasun maila altuagoa lortu dugula esan dezakegu.

Horregatik esan dezakegu, usabalen, inon baino seguruago zaudela.

Gure ekintzak 4 zentzutan joan dira:

1 iharduera fisikoaren garrantzia balorean jartzea izan da.
Konfinamenduak sortutako desoreka guztiei aurre egiteko eta iharduera fisikoa egitea pertsonen sistema inmunologikoan duen eragin positiboaren jakitun, kiroldegiko zerbitzuak eta ikastaroak zuen esku, lehen bait lehen, jartzeko ahalegin handia egin dugu, hasieratik udal zein beste instituzioekin harreman zuzena landuz.

2  lan taldea eta lan antolaketan birmoldaketa egin dugu: usabaleko langileek , formakuntza espezifikoa jaso dute , covid19aren arriskuei aurre egiteko, momenturo sortzen diren egoeren aurrean jokabide argi izan dezaten. Lan figura berriak ezarri ditugu, anticovid arduradunak hain zuzen ere, esparru bakoitzean egiten den erabilera ahalik eta seguruena izateaz arduratuko direenak; 
Garbiketan ere bai, maiztasuna areagotzen duen higiene eta desinfekzio plan berria martxan jarri dugu, usabalen hilero 1200 ordu baina gehiago eskeiniko dizkiogu garbiketa espezifikoari eta honela osasun sailaren eskakizuna baino askoz ere maiztasun gehiagoz, orduro, garbituko ditugu kontako gehien duten elementuak: takilla, mankuerna, atea, komun etb. Egiten duzun iharduera segurua izan dadin. Horretarako ere zuen esku izango duzue hidrogela gela bakoitzaren sarrreran eta  desinfektantea erabilitakoa garbitu ahal izateko.

3. Instalakuntzaren egokitzea izan da: lehenik eta behin airearen kalitatea hobetzeko  sistemaren errepaso sakona egin dugu, aire berritzearen gaitasuna hobetuz.
Uraren kalitatea  egokia ere bermatuko  dugu, beti egin dugun moduan, igerilekuetako ura, 100%ean , elementu patogenoz , libre egoteko; horretarako etengabe uraren parametroak neurtzen duen sistema dugularik eta gure elektrolisi makinaren bitartez, gatzaren bitartez, batere kaltegarria ez den kloroa sortzen jarraituko dugu desinfekziorako.

Pertsonen arteko distantzia mantendu ahal izateko, norabide bakarreko ibilbideak markatutak aurkituko dituzu, gune ezberdinetara iristeko.

 Fitnes gelako makinen artean espazioa egiteko, gym1 gunera eraman ditugu kardio makina ugari, espazioa biderkatuz. Indar guneko makinen arteko distantzia ere handitzeko aukera izan dugularik. Dena lasai asko zure entrenamendua burutu ahal izateko. 

Aldagela eta dutxetan ere markak egin dira eta aforoak murriztu, pertsonen arteko distantzia mantendu aldera.

4.hildoa,  zure ariketa segurtasunez eta aglomeraziorik gabe egin ahal izateko, aurre erreserba egiteko on line plataforma bat sortzea izan da. Bertatik, kiroldegian burutu nahi dituzun saioak aurretik planifikatu eta erreserbatzeko aukera izango duzu, eta horrela saioa inongo aglomeraziorik gabe eta segurtasun osoz egiteko aukera izango duzulaz ziurtatu.

Plataforma usabalkiroldegia.com-on line zerbitzuak atalean aurkituko duzu, burutu ezazu alta lehen bait lehen eta hasi iharduera fisikoaz berriz ere disfrutatzen.

Bukatzeko adierazi, hau guztia ezingo dugula aurrera eraman zure laguntzarik gabe, kiroldegiak hartutako neurri guztiei zuen ardura batzen badiogu oso laster lortuko dugu normalidade osora iristea. Ez dugu zalantzarik beti egin duzuen moduan, oraingo honetan ere elkarrekin lortuko dugula.

Usabalen itxoiten zaitugu.

Gehiago itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

2020

2019

2018

2017

2016

2015

2014

2013

Usabal

Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?