Gaurkotasun Buletina 94Data: 12-05-2023
BERRIAK
UDARAKO KIROL KANPUS LUDOTEKA
Beste uda batez haurrek gurekin gozatu ahal izatea nahi dugu ekainaren 26tik abuztuaren 29ra eskaintzen dugun gure KIROL LUDOTEKAN.
09: 00 edo 10:00etatik 13: 00etara + jangela aukera 14: 00ak arte
Ondo pasatuz kirol berri ugari praktikatzeko aukerarik onena, konpainiarik onenean, monitore profesionalekin, familiarteko ingurune seguru batean
Izen-emateak hamabostaldiak izango dira eta maiatzaren 2tik aurrera hasiko dira.
ANIMA ZAITEZTE! PLAZA MUGATUAK!