Usabal

Gaurkotasun Buletina 66Data: 08-05-2019

TOLOSALDEA
Tolosako babarruna Charleville-Mézièresen

Tolosako babarruna Charleville-Mézièresen "Festival des Confréries" azokan, gastronomian zein bertako produktuen sustapenean sakonduz


Tolosako udal ordezkariek, Tolosako Babarrunaren Elkarteak, Tolosako Babarrunaren Kofradiak, eta Tolosako Babarrunaren ekoizleek osatu dute delegazioa.

Ekimen hau barnebiltzen da, bi herrien arteko senidetze hitzarmenaren baitan, gastronomiaren alorrean gauzatzen ari diren lanketan. Helburu da Tolosako Kofradien eta frantsesen arteko lankidetza eta proiektu komunak sustatzea, bertako produktuak bultzatzearekin bat.

Bidaia baliatu dute ere udal ordezkariek hezkuntza alorrean, senidetze hitzarmenaren ardatz nagusietako bat, eman diren aurrerapausoak azaldu eta bertako hezkuntza zentroei Tolosako ikastetxeekin eratu den elkar-truke proposamena helarazi eta elkarbanatzeko.

Tolosak eta Charleville-Mézières herri frantsesak pasa den 2018ko azaroaren 16an Tolosan eta 2019ko urtarrilaren 26an Charleville-Mézièressen izenpetu zuten senidetze hitzarmena hasi da jada bere fruituak ematen.

Asteburu honetan Tolosako ordezritza bat bertaratu da herri frantsesera gastronomiaren alorrean sakondu eta bertan urtean behin burutzen den kofradia ezberdinen azoka batean parte-hartzera. Patxi Amantegi Tolosako alkateordea buru izan duen delegazioa osatu dute Garikoitz Lekuona Komunitatea eta Gobernatza teknikariak, Xabier Goikoetxea Tolosako Babarrunaren Elkarteko lehendakariak, Tolosako Babarrunaren Kofradiako kide diren Imanol Zubelzu eta Miriam Arandiak, eta ekoizleen ordezkaritzan Joxe Mari Aranburu.

Ostiral arratsaldean, maiatzak 3, iritsi ziren bertara, eta bertako alkate den Boris Ravignonek zein Kofradien Europako Kontseiluaren lehendakari den Carlos Martinez Cosmek harrera egin ostean, bertako kofradiekin hartu-emana ezarri zuten. Larunbatean, berriz, Festival des Confréries azokan hartu dute parte Tolosako Babarrunaren stand batekin. Bertan, Tolosako Babarruna eman zuten ezagutara eta bertaratutakoei dastatzeko eskaini zieten. Guztira 200 bat pertsonei banatu zizkieten bertan sukaldatutako 7 kilo babarrun. Bertan izan ziren ere perla beltzarekin zerikusia duten produktuak: odolkiak, Ibarrako piperrak, eskualdeko sagardoa... Baliatu da ere mahaia Tolosa eta Tolosaldea ezagutara emateko turismo-liburuxka ezberdinen bitartez.

Ekimen hau barnebiltzen da, bi herrien arteko senidetze hitzarmenaren baitan, gastronomiaren alorrean gauzatzen ari diren lanketan. Helburu da Tolosako Kofradien eta frantsesen arteko lankidetza eta proiektu komunak sustatzea, bertako produktuak bultzatzearekin bat.

Bidaia baliatu dute ere udal ordezkariek hezkuntza alorrean, senidetze hitzarmenaren ardatz nagusietako bat, eman diren aurrerapausoak azaldu eta bertako hezkuntza zentroei Tolosako ikastetxeekin eratu den elkar-truke proposamena helarazi eta elkarbanatzeko.

Kultura, industria, hezkuntza, turismoa... ardatz dituen senidetzea
Senidetze hitzarmenean jasoa dago txotxongiloen lagun diren erakundearen (AVIAMA) sortzaile diren bi hiriek, gertutasun, iraunkortasun eta sendotasun handiagoko harremanak sustatuko dituztela. Horretarako, hainbat konpromiso dituzte, tartean: bi herrien arteko herritarren truke oro bultzatu eta babestea, ezagutza eta lankidetza bultzatzearren, eta aldi berean, europar senidetasuna indartzeko; baita lan egitea ere bi udalerrien intereseko diren proiektuak aurrera eramateko: kultura eta txotxongiloen artea, gastronomia, turismoa, industria 4.0, fabrikazio aditiboa eta ikastetxeen arteko harremanak.

Txotxongiloetatik harago
Txotxongiloak ziren orain arte bi herriak batzen zituena. Charleville-Mézières (Frantzia) hirian egiten da bi urtetik behin Munduko Txotxongilo Antzerki Jaialdia, Tolosa parte izan ohi delarik. Baina badira hilabeteak bi herriak beste lanketa batean murgilduta daudena: senidetze hitzarmen ofizial bat landu dute. Hitzarmenak helburu du bi herriak are gehiago gerturatzea, harremanak sendotzea eta txotxongiloetatik harago elkar eragiten dieten gaietan sakontzea.

Lan-mahaia sortu zen 2017ko amaieran lanketa hori gorpuzteko. Bertan elkartzen dira garapen ekonomikoko eta kultur arloko udal-ordezkariak, Tolomendi Landa Garapen elkartea, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua eta Tolosaldea Garatzen Garapen Agentzia.

Jada 2017ko azaroan, Titirijai txotxongilo jaialdia aitzakiatzat hartuta, Charlevilleko udal ordezkariak bertaratu ziren Tolosara, eta 2018ko maiatzean, senidetze-hitzarmenaren oinarri izango diren alorrak ezagutzeko, ordezkari tolosarrak igo ziren Frantziara. Bertan kultur arloko guneak, herria bera, eta bertako ehun ekonomikoa ezagutzeko beta izan zuten.

2018ko azaroan izenpetu zen hitzarmena Tolosan, eta 2019ko urtarrilaren 26an, berretsi zen Charleville-Mézièresen.

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?