Usabal

Gaurkotasun Buletina 66Data: 08-05-2019

TOLOSALDEA
Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren 2019/20 ikasturteko matrikulaldia zabalik

Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolaren 2019/20 ikasturteko matrikulaldia zabalik


Maiatzaren 7tik irailera bitarte era mailakatuan egingo dira matrikula eta izen-emateak.

Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en.
Ikasturtea ez da amaitu, baina Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskola hurrengoaren prestaketak burutzen ari da. Bide horretan, jada 2019-20 ikasturteko matrikulaldia abian da. Era mailakatuan egingo dira matrikula edota izen-emateak:
Maiatzaren 7tik 17ra, bertako ikasleak, jadanik instrumentua jotzen dutenak eta instrumenturik gabeko ikasketak egingo dute matrikula.
Maiatzaren 21etik 23ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen izen-ematea.
Maiatzaren 24an, plaza bakanteen zozketa gauzatuko da eta ondorenean bilera. 18:00etan ezarri dute hitzordua.
Maiatzaren 27tik 31ra, instrumentua 1go aldiz hartuko duten bertako ikasleen matrikula.
Ekainaren 3tik 28ra, bertakoak ez diren ikasle berrien matrikula, plazak bete artean.
Eta azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak.
Matrikula orriak eta matrikularako bete beharreko baldintzak www.tolosa.eus -en.
Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era eta, astelehenetik ostegunera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?