Usabal

Gaurkotasun Buletina 58Data: 09-03-2020

TOLOSALDEA
Flandriako ikasleak Tolosan, Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean

Flandriako ikasleak Tolosan, Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean


“Glocal challenges” izeneko proiektuaren baitan, eragin lokala duten erronka globalak lantzen aritu dira ikasleak Foru Aldundiak martxan jarritako “Etorkizuna Eraikiz” proiektuaren barruan.

Besteak beste aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria izango dituzte aztergai.
 
Hiru urte daramatzate Menen herriko ikasleak gurera etortzen Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean. Patxi Amantegi zinegotziak egin zien atzo arratsaldean harrera ofiziala Tolosako Udalean.

Astebetez izango dira Flandriako ikasleak Tolosan “Glocal challenges” izeneko proiektuaren baitan alor ezberdinak aztertzen. Eragin lokala duten erronka globalak lantzen arituko dira egunotan bi ikastetxeetako ikasleak Foru Aldundiak martxan jarritako “Etorkizuna Eraikiz” proiektuaren baitan. Besteak beste, aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria izango dituzte hizpide.

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?