Usabal

Gaurkotasun Buletina 56Data: 10-07-2018

KIROLA



Honela zaindu behar duzu protusio diskaletik

Honela zaindu behar duzu protusio diskaletik

ITURRIA: Sportlife
Gure bizkar hezurreko orno arteko diskoak zuntz-eraztunez inguratuak daude, hauek urteekin elastikotasuna galtzen dute eta honek protusio diskalaren agertzea eragin dezake. 

Gure bizkar hezurreko orno arteko diskoak zuntz-eraztunez inguratuak daude, hauek urteekin eta ahaleginarekin elastikotasuna eta erresistentzia galtzen dute. Egoera honetan, nukleo mamitsua diskoaren erdigunetik mugitu daiteke protuberantzia edo protusio diskal bat agertzeko bidea emanez, zerbikala edo lunbarra izan daitekeena kokatzen den gunearen arabera. Zuntz-eraztuna haustera iristen denean eta nukleo mamitsuari pasatzen uzten dionean bizkar-muinaren kanalerantz, hernia diskalaz hitz egiten dugu.

Bizkarreko beste gaitz batzuekin gertatzen den bezala, adina, gizentasuna eta jarduera fisiko eza arrisku faktoreak dira  protusio eta hernia diskalen agertzean. Protusio diskalak eragindako mina gune zerbikalean kokatzen dira normalean (lepoa eta goiko bizkarraldean) eta kontraktura muskularrekin batera joan ohi dira. Kirol teknika txarrak edo buruan kolpeak ere arrisku faktoreak dira.

Protusioak pairatzen dituen jendearen gehiengoa  denbora luzea ematen dute eserita edo zutik, asko mugitu gabe.  Arrisku faktorea da ere kirol biziak egitea edo eskakizun fisiko handiko lanak. Altxaketa teknika egokia ezinbestekoa da zama handiak altxatzen dituzten kirolariek arazo hau ekiditeko. Era beran, arrisku handiagoa dute gune bertebralean ordu luzez posizio estatikoa mantentzen duten kirolariek, txirrindulariak edo maratoilariak esaterako.

Protusioak ez dira oso aurresangarriak. Batzuetan mina bat batean hasten da eta zenbaitetan poliki-poliki etortzen da, min gehiago izaten da aurrerantz tolesten zarenean, edo aurrerantz tolesteko mugimenduren bat egin ondoren, adibidez, lurretik zerbait hartzera joaten zarenean. Herniak nerbioa estutzen badu, mina, inurridura eta ahultasun muskularra ere eragin lezake zanpatutako nerbioaren bidea.

Min hauek edo lepoko edo zona lunbarreko kontrakturak maiz  pairatzen badituzu, medikuarengana jo beharko zenuke zergatiak aztertzeko eta protusio edo hernia diskala egon daitekeen baztertu dezan (edo ez). 

Protusio diskalari buruzko informazio gehiago, zergatik eratzen dira eta nola ekidin

TRATAMENDU ERAGINKORRENAK?
Atseden osoa ez da gomendagarria kasu hauetan. Ez bazara mugitzen, mina gehiago nabarituko duzu muskuluek tonua eta malgutasuna galtzean. Sabeleko muskuluak indartzea mesedegarria da nahaste hau hobetzeko.

Arazoak okerrera egitea ekiditeko zenbait prozedura daude:  masajeak, ohitura aldaketak, ordenagailu aurreko posturak edo lanean zamak maneiatzean. Behin fase akutua pasa denean, komenigarria da korea eta ornoei euskarria ematen dieten orno arteko muskuluak indartzeko ariketak egitea. Muturreko konponbidea eta eraginkorrena kirurgia da, baina ez litzateke horretara iritsi behar aurretik fisioterapia programa baten, postura zuzenketa eta indartzearen eraginkortasuna probatu gabe. 

Gehiago itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?