Usabal

Gaurkotasun Buletina 77Data: 18-10-2021

TOLOSALDEA
Kaleko musika suspertzeko eta Tolosako taldeak balioan jartzeko helburuarekin bueltatuko da Musikherria urriaren 16an

Kaleko musika suspertzeko eta Tolosako taldeak balioan jartzeko helburuarekin bueltatuko da Musikherria urriaren 16an


Tolosako musika taldeak eta artistak balioan jartzea eta herriko musika suspertzea du helburu egitasmoak.

Tolosako hainbat guneetan egingo dira musika emanaldiak, eta egun osoko egitaraua antolatu da.

Izarne Iglesias, Udaleko kultur zinegotzia: “urte berezi bezain konplexua izan da aurtengoa, baina kulturalki bizia ere bai, ahalegin berezia egin dugulako Tolosan kultur jarduera berreskuratu eta herritarrei, modu seguruan, kulturaz gozatzeko aukera eskaintzeko, herriko eta bertako kultur taldeen eta artisten lana babesten jarraitzeko helburuarekin. Eta horretan jarraituko dugu. Bueltan da Musikherria egitasmoa.”
 
Bi urteren ondoren, bueltan da Musikherria egitasmoa, Tolosako musika eta artistak balioan jarri eta haien lana erakusteko. Urriaren 16an ospatuko da Tolosako leku desberdinetan, eta egun osoko egitaraua antolatu dute.

Izarne Iglesiasek, Tolosako Udaleko kultur zinegotziak, adierazi duenez, “urte berezi bezain konplexua izan da aurtengoa, baina kulturalki bizia ere bai, ahalegin berezia egin dugulako Tolosan kultur jarduera berreskuratu eta herritarrei, modu seguruan, kulturaz gozatzeko aukera eskaintzeko, herriko eta bertako kultur taldeen eta artisten lana babesten jarraitzeko helburuarekin. ToloFolk jaialdia izan genuen Pazko astean, eta udan TolosandBlues eta Kultura Plazara Jaialdia. Orain, Musikherriaren txanda da. Iruditeri berria du egitasmoak eta egun osoko egitarau indartsua, kaleko musika suspertzea helburu izanik.”

leer más itzuli

Buletinan harpidetza egin Buletinan harpidetza egin

Usabal

TOPAKETA
Publizitatu nahi duzu hemen?Publizitatu nahi duzu hemen?